Olatu gainean bezala letra artean ere gozatzeko

Dela 30 urte gutxi ziren taula baten gainean olatuak hartzen aritzen zirenak. Surfa bazen bizitzeko modu bat. Gaur egun, instituzioek merkantilizatu dute surfa eta surf eskolekin bete da gure kosta. Honetan guztiaz hausnartzen du Iñigo Urdinagak berak autoekoiztutako eta idatzitako "Surfalaria eta Paradisua" liburuan. Baina eleberrian ez da dena krititika, surfaren aitzakian, kontatzen ditu surfaren inguruko bertzelako pasarte aunitz, bere azalean bizitutakoak, historikoak edo epikoak. Ekarpen ederra egin dio Urdinagak euskarari, gutxi idatzi baita surfaren inguruan euskaraz. Kapitulu motz eta irakurterrazak, eta batez ere gozagarriak. Iñigo Urdinarberen intentzioa hori baitzen hasieratik, surflariak olatu artean gozatzen duen bezala, irakurleak liburu honekin ere gozatzea. 

Audio_placeholder

Olatu gainean bezala letra artean ere gozatzeko

Loading player...
Iñigo Urdinaga
Iñigo Urdinaga

Liburua salgai dago Euskal Herriko hainbat dendetan, informazio guztia aurkituko duzu www.surflariaetaparadisua.com atarian.