Errenterian Madalenak hastear dira, eta dena prest dute, hala esan digu Ion Collar kultur zinegotziak. Bereziak dira festak, pentsa, hiru txupinazorekin ematen diete festei hasiera, bada marka! Adin eta gustu guztientzako egitaraua prestatu dutela esan digu eta nabarmenenak laburbidu dizkigu.