Kurtsoko azken tertulia egin dugu Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin, GARA eta Berria egunkarietako kazetariekin. Komunikabideez, informazioaz aritu gara. Internetek informatzeko era guztiz aldatu du. Badira onurak, informazioaren demokratizazioa esaterako, baina baita kalteak edo elementu kezkagarriak ere, sakontasun eta zehaztasun falta esaterako.