Zuia, inoiz baino euskaldunago 42 ordutan zehar

Baietz 42! ekimena abiarazi dute Arabako udalerrian euskaldunen aktibaziorako. Areagotzen ari dira halako ekimenak Euskal Herrian. Helburua argia da: euskaraz dakitenek euskarari eustea, lehen hitza euskaraz egitea eta euskaraz dakitenekin halaxe aritzea. Halaber, euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duten erdaldunek ez dezatela berehala erdara eskatu. Ohitura linguistikoak aldatzea da sakoneko helburua. Zuiako Oier Azkarragarekin izan gara baita Aguraingo Asier Lafuenterekin ere, azaroan antzeko ekimena egin zuten Agurainen.

Audio_placeholder

Zuia, inoiz baino euskaldunago 42 ordutan zehar

Loading player...
200 herritar baino gehiagok eman dute izena ekimenean
200 herritar baino gehiagok eman dute izena ekimenean

.