8-16 urte arteko 100 txistulari Iruñeko udaletxe plazan

Musikaren nazioarteko egunean Iruñean txistu hotsak nagusituko dira.  Udaletxeko plazan, ume eta gazte txistularien alardea antolatu dute “Orain arte belar, hemendik aurrera gari” lelopean. Fermin Goñi antolatzaileak azaldu digu haurrak txistua jotzera animatu nahi dituztela “oso musika tresna egokia delako, berehala kalera ateratzen zarelako eta oso egokia delako festetan parte hartzeko”. Txistuaz aritu gara luze eta zabal Goñirekin, tartean esan digu Iruñean badagoela jendea "txistua ikusi eta buelta ematen duena eta neri pena ematen dit”. Orohar, txistuaren publikoa zabaldu nahi dute.

Audio_placeholder

8-16 urte arteko 100 txistulari Iruñeko udaletxe plazan

Loading player...
19.30etan hasiko da ume eta gazteen alardea
19.30etan hasiko da ume eta gazteen alardea

.