Anais Funosas [Bake Bidea]: “Bake prozesuari bultzada historikoa emateko aukera dugu bihar”

Baionako ekitaldi garrantzitsuaren atarian iritsi da ETAren azken oharra, non, dagoeneko “erakunde armagabea” dela iragarri duen. Albistea ezagutu eta berehala hitz egin dugu goizean, Kalegorrian saioan, Anais Funosas Bake Bideakeko kidearekin.

Audio_placeholder

Anais Funosas [Bake Bidea]: “Bake prozesuari bultzada historikoa emateko aukera dugu bihar”

Loading player...
Christophe Desprez eta Anaiz Funosas Bake Bideako kideak. ©Bob EDME
Christophe Desprez eta Anaiz Funosas Bake Bideako kideak. ©Bob EDME

Biharko, Baionan, “bakearen artisauek” deitu duten deialdiaren harira Funosasek esan du “armagabetzearena baino, bake prozesuaren aldeko eguna” izango dela. Bake Bideakeko bozeramalearen hitzetan, “bake prozesuari bultzada historikoa emateko aukera dugu bihar Bainan”. Anais Funosasek gogorarazi duenez, “Bake Bideak gizarte zibil osoa deitzen du hitzordu historiko hortara parte hartzera elgar errespetu eta duintasun osoz”.