Gertuko 'Panamako paperak', euskalgintzako elkarlana eta Makulu Kenen disko berria

Halabediko Igor Goikolea eta Esan Erran irratiko Lur Gil batu dria gaurko irratien tartera eta Arabako zein Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri dute.

Audio_placeholder

Gertuko 'Panamako paperak', euskalgintzako elkarlana eta Makulu Kenen disko berria

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Tertulian, berriz, Izar Mendiguren eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta 'Panamako paperetan' agertu den Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusi ohiaren kasuari tiraka, gurean ditugun ustelkeria kasuez hausnartu dugu. 17:00ak aldera, Korrikako zuzeneko giroaren berri ekarri du Ainhoa Villaverdek, bereziki, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian instituzioetako eta eragileetako ordezkariek elkarlanean eraman duten lekukoa aipatu du. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Makulu Ken taldeko bi kideri elkarrizketa egin die 'Kalé Kalé' diskoaz. Koop57 EHko Liher Gonzalezek ostegunean Donostian egino den munduko festen topaketaz eta apirilaren 14an Ondarroan egingo den 'Zahar berri' azokaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bergarako Txapa irratitik Arrasateko alternatiben azokaren kronika ekarri dugu.