Euskal ordezkaritza zabala joan da Europako Parlamentuan izaten ari diren jardunaldi feministetara

Europako Parlamentuan alderdi ezkertiarrak biltzen dituen GUE/NGL taldeak antolatuta jardunaldi feministak ospatzen ari dira aste honetan Bruselasen eta hauen jarraipen berezia egiten ari da Eider Olazar Elduaien gure lankidea, Info7 Irratian. Euskal Herriko ordezkaritza zabala joan da Bruselasera.

Audio_placeholder

Euskal ordezkaritza zabala joan da Europako Parlamentuan izaten ari diren jardunaldi feministetara

Loading player...
 Iturria: Eider Olazar Elduaien.
Iturria: Eider Olazar Elduaien.

EH Bilduko hainbat ordezkariz gain, Euskal Herriko mugimendu feministako kide ugari ere Europako Parlamentuan dira egunoetan euren esperientziak partekatzen eta Europako beste esperientzia feministetatik ikasten. Jardunaldien hastapenean landu diren gaiak eta Euskal Herritik Bruselasera joandako kideen artean sortu den giro onaz hitz egin digu gaurko kronikan Eiderrek.