|2016/04/28
Euskara eta arrazakeria, gazte langileak prekarietatearen aurka eta Friedrichen margolanak

Kukutza eraitsi zuteneko istiluengatik auzipetutako lagun ia guztiak absolbituta, auzipetuen abokatu Iñaki Carrorekin hitz egin du 'Hizpide' magazineko Xabier Monasteriok irratien tartean.

Loading player...
|2016/04/28
"Medikuok txostenak euskaraz izatea eskatu eta pazienteekin hizkuntza adostu behar dugu"

OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen helburua gizartea euskalduntzen bere ekarpena egitea da, osasun arloari begira. Bertako kide da Aitor Montes familia medikua, eta zehaztu du osasun arloko langileek ez dutela behar besteko kontzientziarik, langileen %1ak soilik hautatu baitu euskara lehen hizkuntza gisa. Lan mundua euskalduntzearen erronkari osasun arlotik erantzun behar diotela uste du, besteak beste, pazienteei ere zor zaielako.

Loading player...
|2016/04/27
Arlo sozialaren estatalizazioa, Idomeniko lekukotzak eta Mungiako gaztetxearen urtemuga

Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da irratien tartean, eta euren bueltako politika, hizkuntza nahiz agenda kontuak errepasatu ditu.

Loading player...
|2016/04/27
"Gida eleaniztunen plataformak hainbat hizkuntza kudeatzeko aukera ematen du"

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostia 2016 Fundazioak elkarlanean bultzatutako gradu amaierako proiektuaz hitz egin du Itziar Cortes Etxabek, Elhuyarren itzulpengintzarako teknologien arduradunak. Albaola itsas kultur faktorian publiko egin zen 'Gida eleaniztunak' da proiektu hori. Manex Garaiok sortutako plataforma da, eduki eleaniztunak lantzeko aukera ematen duena, eta museoetarako oso egokia dena. Hain justu, proiektuaren hasieratik parte hartu du Elhuyarrek ere plataforma baliabidez hornitzeko.

Loading player...
|2016/04/26
Erraustegiaren eztabaida, gurasoen lehiakortasuba eta eraldaketarako komunikazioa

Xorron Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera.

Loading player...
|2016/04/26
"Politika inklusiboak erabili eta euskararen estatusa denok erabaki behar dugu"

Katalanak hizkuntzaren berreskurapen prozesuan euskaldunok baino aurreratuago daudelakoan, haiek egindako urratsak jarraitu behar genituzkeela uste du Karmelo Ayestak. Nahiz eta bi komunitateen artean badiren paralelismoak, besteak beste, katalanak ere kezkatuta daudelako euren hizkuntzaren egoerarekin. Hala ere, Ayestaren ustez, egiazko bizikidetza eta gizarte kohesioa lortzeko ezinbestekoa da hizkuntzaren eztabaidan murgiltzea. Kontuan izan beharrekoen artean, honakoak aipatu ditu Ayestak: kanpotik datozenei errua botatzea ez dela egokia, nahiz gizarte elebakarren historia idealizatzea ez dela komeni.

Loading player...
|2016/04/26
"Euskara sasoian jarri eta kirola D ereduan eskaintzea gure seme-alaben hoberako da"

Lehengo asteko Udaltop jardunaldiei erreparatu die Iñaki Eizmendik, aurten, haur eta gazteen hizkuntza ohiturez eta kirolean euskarak duen presentziaz egin dira jardunaldi horiek. Izan ere, haur eta gazteen euskara erabileran eragiteko garrantzitsua da eskolaz kanpoko jarduerari erreparatzea, eta horretan kirola da nagusi.

Loading player...
|2016/04/26
La Memoria. "Memoria de otros Gernikas"

Esta nueva emisión de "La Memoria" no puede sino abrirse con el comunicado con el que el  MFA -Movimiento de las Fuerzas Armadas portuguesas, un 25 de Abril de 1974, ponian en marcha el golpe militar que acabaría con la larga dictadura salazarista y daría al pueblo portugues la posibilidad de ejercer la libertad que habia tenido negada por décadas y que florecería a partir de ese día en la conocida como "Revolución de los Claveles".

Loading player...
|2016/04/25
Izenaren pisua izanean, erraustearen osasun kalteak eta pelikula zein telesail gomendioak

Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriaren eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko berri jaso dugu gaurko irratien tartean.

Loading player...
|2016/04/25
Matxalen Ziarsolo: "Denboraldi amaieran txapeldunak garela izango da titularra".

Bera Berak pauso handi bat eman zuen liga irabazteko bidean sailkapeneko 3.sailkatua den Guardes menperatuta eta guk Matxalen Ziarsolo kapitaina elkarrizketatu dugu egoera aztertzeko. Gainera, komentarista lanetan aritu da asteburuan eta zer den zailagoa galdetu diogu: jokatzea edo kantxan gertatzen dena aztertzea.

Loading player...
Orria 98/ 144