|2016/02/29
Joseba Agirre: "El talento te puede hacer ganar un partido pero el que te hace ganar una liga es el equipo".

Gaurko saioan Joseba Agirre Athleticeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu.

Loading player...
|2016/02/29
"UEMAk aspaldi luzatutako eskuari heldu dio Nafarroako Gobernuak, bide luzerako lehen pausoa emana dago"

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Institutuak eginiko lehen bileraz hitz egin du UEMAko lehendakari Josu Labakak, lankidetzan aritzeko aukera dutela sinetsita. Nabarmendu du UEMAren 25. urteurrenean bildu direla bi erakundeak, eta harremanak normalizatzaz gain, lankidetzaren ekarpenez aritu ziren. Administrazioa euskalduntzeko bitartekoak eta politikak eskainiko dizkio UEMAk Nafar Gobernuari, eta arreta berezia eskainiko dio udalerrien euskalduntzeari ere.

Loading player...
|2016/02/26
'Gaur8'-ren aurrerapena, Arnaldo Otegi eta Lorentxa Gimon, eta otsaileko Mirarikeria

Antxetako Maia Muruagak Astrolabium teatro konpainiaren 'E, Petrel! Julio Villarrekin solasean' obraren berri ekarri digu, Mikel Sarriegiri egin dion elkarrizketarekin. Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu.

Loading player...
|2016/02/26
"Androiderako #Mitzuli itzultzaileak testu, ahots eta irudi itzulpenak egiten ditu"

Hizkuntza batetik bestera botoi bat sakatze hutsarekin salto egiteko ametsaz hitz egin digu Saroi Jauregi Aiestaranek, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak. Zehazki, Android gailu mugikorretarako Mitzuli aplikazioa aurkeztu digu, 50 itzulpen noranzko baino gehiago barne dituena eta baliabide urriko hizkuntzei protagonismo berezia ematen diena, euskarari, besteak beste. Testu, ahots zein kamera bidezko itzulpen sarrera eskaintzen du, eta off line moduan ere baliatu daiteke. Gainera, baliotsua izan arren, doakoa eta software librekoa da.

Loading player...
|2016/02/26
"Ea lortzen dugun Euskal Herrian euskaldunok arrotz baino erdaldunak deseroso sentitzea"

Distantziaz gertu izan arren, hizkuntza aldetik urrun sentitzen dituen errealitateez hitz egin du Mikel Astarlozak. Konkretuki, Essor Basque txirrindulari lasterketako jarraipenean gertatuak eman diote zer pentsatua. Donapaleun, Maulen eta Kanbon izandako helmugetan bildutako zaleen artean euskararik ia ez baitzuen entzun. Euskal Selekzio gisa parte hartu zuten euskal txirrindulariek bertan, baina aipamen guztietan "L'équipe espagnole" gisa aurkezten omen zituzten. Astarloza etxetik 80 kilometrotara duen Oñatin gertuago sentitzen omen da 40 kilometrotara duen Kanbon baino.

Loading player...
|2016/02/26
Quark: 3D inprimagailuarekin giza belarria sortzea lortu dute

Giza hezurrak, kartilagoak eta giharrak sortzeko gai den 3D inprimagailu bati esker, giza belarri bat eta matrailezur bat sortu dituzte. Oraindik transplantatzeko modukoak ez diren arren, orain arte giza organoen inpresioarekin zeuden zailtasunak gainditu dituzte AEBetako Wake Forest Unibertsitateko bio-ingeniariek.

Loading player...
|2016/02/25
Mieltxo Monforti agurra, Iruñeko haur eskolen auzia eta Igeldoko desanexioa

Gaur utzi gaitu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek, eta omenaldi gisa haren zenbait hitz ekarri ditugu irratien tarte berezira.

Loading player...
|2016/02/25
"Euskaldunak barraskiloak gara plazan, erdara sumatu eta antenak uzkurtzen ditugu"

Arazoa dela onartzea omen da irtenbidea aurkitzeko lehen urratsa, eta euskalduntze prozesuaren baitan pauso hori emana dagoela uste du Karmelo Ayestak.

Loading player...
|2016/02/25
"Gazteek ez dutela euskararekiko interesik? Akatsa helduon begiradan egon liteke"

Gazte eta nerabeek euskararekiko duten jarreraz hitz egin digu Iñaki Eizmendik, sentsibilizazioa izatetik eragile aktibo izatera pasatzeko egin beharreko urratsaz.

Loading player...
|2016/02/24
Zubietako erraustegia, Irlandako hauteskundeak eta Leioako campuseko okupazioa

Irulegi irratiko esatari Jojo Bidartek euren bueltako berriak jorrati dizkigu irratien tartean. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaz Pello Zubiriak egin duen erreportajea.

Loading player...
Orria 110/ 144