Ritxi Aizpuru|2017/06/29 12:20
Kontratuak

Kontraturik garrantzitsuena bizitzarekin dugun hitzarmena da, norberak bere bizitzarekin egiten duen kontratua, bizialdia nola arautzen duen bizi-proiektua. Kontraturik bizikorrenaren artikulu eta puntuak ez daude idatzita. Oroimenean iltzatura eduki beharko genituzke, baina komenentziaren arabera aldatu ohi ditugu iskin eginez aldez aurretik norberarekin adostutakoarekin.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/05/02 12:20
Musikaren hipokanpoak

Kantua ez da inoiz sortua izan bakarrik egoteko, beraz kantuen bakardadeari buruz hitz  egitea kontraesankorra dela esan daiteke. Kantuen melodiek, leloek eta hitzek euren  salneurriak daramatzate atxikirik. Salneurria ez da bakarrik dirua, enigmarekin ere  zerikusia du.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/03/30 12:15
Musikaren "kantuz"

"Kantu hau gustuko zuen" esan ohi dugu hil den lagun horretaz gogoratzen garenean. Kantuak bizipenekin eta gertakizunekin lotzen ditugu, testuinguruan kokatzen ditugu, eta horrek sentimenduen eta pentsamenduen esparrura garamatza, lepo.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/02/27 13:05
Musikaren irakurketak

Lerro artean irakurtzea komenigarria da, batez ere esaldiak interpretazio anitzetarako tartea utzi badu letragileak. Artikulu bat idazten denean haren kontzeptua, mamia, hipotesia, esanahia eta helburua argitasunik gabe uztea, artikuluaren porrotaren adierazle gisa interpretatu daiteke. Edo idazleak ez duela jakin nola azaldu bere pentsamendua.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/01/30 12:15
Musikaren liburuen kosmosak

Doktoretzarako idazten diren tesiak askotan liburu bilakatu ohi dira. Bi soziologoen bi tesi argitaratu dira azken hilabeteetan, bi liburuak Euskal Herriko musikaren ingurukoak hain zuzen ere. Alde batetik, Ion Andoni del Amo soziologoak Party & Borroka idatzi du gaztelaniaz, eta bigarren izenburu bezala  "jóvenes, músicas y conflictos en Euskal Herria".

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2016/11/14 12:30
Musikaren identifikazioak

Musikaren identifikazioa garbiago ikusiko dugu musika beraren ezaugarriak argi daudenean. Testu egokia melodia gogoraerrazarekin batzen denean, kantua gogoangarri bilakatzeko hurbilago egongo da eta atenporalitatea irabaziko balu, identifikagarriagoa litzateke belaunaldiz belaunaldi.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2016/10/14 11:50
Musikaren errepideak

Asmatzaileen inbentoak kaleratzen direnean, besteok gehienetan hausnarketa sakonik egin gabe, asmakizunen berritasunetan jarri ohi ditugu begiak. Baina asmakizun bakoitzak bere ifrentzu tamalgarria izan ohi du.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2016/02/10 11:42
Musikaren tributeak

Tribute taldeen gorakadak goragaletzeraino eramango gaitu. Kantalunian tribute zaparrada herriko jaietan sustraituta dago. Ba al du tribute-gorazarre taldeen filosofiak EHko plaza-taldeekin loturarik? Finean, singlez jositako kantu zerrenda jo ohi baitute.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2016/01/19 16:32
Nola ikusten dugu musika?

Nola ikusten dugu musika? Kultura edo aisia modura? Biak al dira? Euskal Herrian ez dugu datu estatistikorik esateko zer pentsatzen duen jendeak musikaren gainean, ea kultura edo aisia den. Katalunian %13 da uste duena rock-pop zuzeneko bat kultura dela baina musika klasikoa bada, %42k dio kultura dela.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2015/11/10 15:23
 Musikaren despentsak

Kultura eta musika hautazko mugimenduak diren heinean, norbanako, kulturgile eta musikari bakoitzari edozein unetan datorkio bere pentsamenduari espazioa edo kokapena emateko oinarria, sormena edonoiz gerta daiteke, arbitrarioa da denboran.

Loading player...
Orria 1/ 2