|2017/11/10
Quark: Zientziaren astea

Egun hauetan, zientziaz gozatzeko aukera izanen da Euskal Herriko hainbat txokotan. Eta zientziaren aste honetan, Elhuyarrek "Egin jauzi eta sortu uhin hedakorrak!! lelopean, Caf Elhuyar Saria 2018 martxan jarri du. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak.

Loading player...
|2017/11/03
Quark: Parabiosiak itxaropenak sortu ditu

Zer da parabiosia? Sagu zahar baten eta sagu gazte baten zirkulazio sistemak konektatzea, eta odola, bi saguetatik zirkularaztea da. Orain, lehen aldiz, gizakietan probatu da. Lehen saio klinikoa alzheimerra duten pertsonekin egin dute, eta bi ondorio on atera dituzte: bata, teknika segurua dela, eta bestea, pazienteengan hobekuntza ttiki batzuk nabaritu dituztela.

Loading player...
|2017/10/27
Quark: Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute,

Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez, azpimarratu dute Elhuyareko Quark saioan.

Loading player...
|2017/10/20
Quark: Bideo faltsuak detektatzen aditua

Elhuyareko Quark saioan, Nature aldizkariko albisteen zerbitzuan egindako elkarrizketa bat azpimarratu dute. Hany Faridek, Darthmouth College unibertsitakeko zientzilariak, bideo faltsuak nola detektatzen dituzten azaltzen du.

Loading player...
|2017/10/13
Quark: Ig Nobelak, ikerketa xelebreenei saria

Nobel sariak iragartzen diren garai bertsuan, haiekin zerikusia duten beste sari batzuk ere banatzen dira. Ig Nobelak dira, eta saria merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute.

Loading player...
|2017/10/06
Quark: Nobel Sariak

Elhuyareko Quark saioan aurtengo zientzia arloko Nobel Sariak aipatu dituzte: Kimika, Fisika eta Medikuntzakoak hain zuzen ere.

Loading player...
|2017/06/30
Quark: Kolesterol-maila jaisten duen txerto bat probatuko dute pertsonetan

Odoleko kolesterol-maila jaitsi, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua apaltzen duen txerto bat aurkeztu du Europako Kardiologia Elkarteak. Saguetan egindako esperimentuetan, frogatu dute txertoa eraginkorra eta segurua dela, eta, orain, pertsonekin lehen faseko probak hastekotan direla nabarmendu dute Elhuyareko Quark saioan.

Loading player...
|2017/06/23
Quark: Neurona sarea Txip batean

Elhuyareko Quark saioan adimen artifizialaren neurona sareei buruz hitz egin dute, garuneko funkzionamendua imitatzen duten software-a, hain zuzen ere. Baina orain arte Software-ak erabiltzen bazituzten, orain hardware-ak erabiltzea pentsatzen ari dira ikerlariek.

Loading player...
|2017/06/16
Quark: 300.000 urteko Homo sapiens-en fosilak aurkitu dituzte Marokon

Gure espeziearen jatorria atzeratu eta lekualdatu dutela fosil horiek gehitu dute Elhuayreko Quark saioan.

Loading player...
|2017/06/09
Quark: Einstenek ezinezkotzat jo zuena lortu dute

Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria orokorra landu zuzenean, aurreikusi zuen argia kurbatu egiten dela masa baten eraginez. Horretan oinarrituta, esan zuen izar bat pasatuko balitz justu gu eta atzeragoko izar baten artetik, atzeko izarra ikusi egingo genukeela, baita pare-parean daudenean ere. Izan ere, urrutiko izarraren argia beste izarraren ondotik pasatzean, haren grabitateak argi hori okertu egingo luke, gertuko izarraren inguruan “Einsteinen eraztuna” deitutakoa sortuta.

Loading player...
Orria 5/ 11