|2016/06/13
Igor San Miguel: "Jokalariek nire metodologian sinetsi dute, eta sinetsi dute baita kapaz direla egin duten denboraldia egiteko"

Gaurkoa izan da denboraldiko azken Kirol Leihoa. Tarte zabala eskaini diogu Realari, izan ere, denboraldia bosgarren postuan amaitu du inoizko sailkapenik onena eskuratuta. Igor San Miguel entrenatzailearekin eta Oscar Badallo Marcako kazetariarekin burutu dugu denboraldiaren balorazioa.

Loading player...
|2016/06/06
Athletic ligako txapeldun!

Athleticek ligako bosgarren titulua eskuratu du bidean izan dituen oztopo guztiak gaindituta eta denboraldi ikusgarri bat burututa. Izandako lesio ugariei nortasun handiarekin egin die aurre, ororen gainetik talde bat dela erakutsiz. Jokaturiko 29 partidetatik 25 irabazi ditu, 3 galdu, eta bakarra berdindu. Halaber, 13 gol baino ez ditu jaso. Kirol Leihoan izan dira Joseba Aguirre entrenatzailea, Iraia Iturregi kapitaina eta taldeko zutabe garrantzitsuenetariko bat den Irene Paredes.

Loading player...
|2016/05/30
15 denboraldi, 1425 gol. Agur esan du Matxalen Ziarsoro BeraBerako kapitainak

Laugarren liga jarraian irabazi zuen Bera-Bera eskubaloi taldeak joan den larunbatean. Baina garaipen eta agur eguna izan zen 3 jokalarik utziko baitute eskubaloia, horietako bat Matxalen Ziarsolo BeraBerako kapitaina. 15 urte egin ditu Donostiako taldean, 1425 gol, 4 liga, 5 kopa eta 5 super kopa irabazi dituen jokalari bakarra da bera. Larunbatekoa izan zen bere azken partida.

Loading player...
|2016/05/30
Montse Puche: "En octubre estabamos muertas para todo el mundo, pero hablé con las chicas y les dije que nada es imposible"

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu ligako titulua 4.urtez jarraian irabazi duen Bera Berari. Talde Donosotiarrak, halaber, Kopa eta Superkopa irabazi ditu, eta denboraldi borobil bat burutu du. Kirol Leihoan izan dira Montse Puche entrenatzailea, Matxalen Ziarsolo kapitaina eta Jabi Otermin prentsa arduraduna.

Loading player...
|2016/05/23
Jon Alkorta: "Bagenekien denboraldi zaila izango zela, baina seguru ginen taldeak konpetituko zuela".

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu liga amaitzeko 3 partida falta direnean salbazioa ziurtatu duen Oiartzuni. Denboraldia aztertzeko gurekin izan dira Jon Alkorta entrenatzailea eta Anne Mugarza kapitaina.

Loading player...
|2016/05/16
Joseba Agirre: "No podemos fallar porque el Barcelona no va a perdonar ni un solo punto"

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu Realak eta Athleticek Zubietan jokatu zuten derbiari. 1 eta 2 irabazita lidertzari eusten dio Athleticek. Partida aztertzeko Kirol Leihoan izan dira Joseba Agirre Athleticeko entrenatzailea, Maialen Zelaia Realeko jokalaria eta Naxari Altuna Euskal Telebistako kazetaria.

Loading player...
|2016/05/09
Oihana Kortazar: "Zegama-Aizkorrin irabaztera joango naiz, baina lortzen ez badut ez da porrota izango".

 Gaurko saioan Oihana Kortazar elkarrizketatu dugu. La Palman jokatu den Transvulcania lasterketako maratoia irabazi berri du Kortazarrek. Lasterketa hori aztertzeaz gain, ate-joka den Zegama-Aizkorrira nola iritsiko den eta zein helburu izango duen kontatu digu.

Loading player...
|2016/05/02
Livia Lopez: "El equipo nos ha dejado con la boca abierta y con una sonrisa de oreja a oreja"

Gaurko saioan Livia Lopez Araskiko presidentea elkarrizketatu dugu. Talde arabarrak saskibaloiko lehenengo mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Hala, 24 urteren ostean talde arabar bat izango da sakibaloiko maila gorenean.

Loading player...
|2016/04/25
Matxalen Ziarsolo: "Denboraldi amaieran txapeldunak garela izango da titularra".

Bera Berak pauso handi bat eman zuen liga irabazteko bidean sailkapeneko 3.sailkatua den Guardes menperatuta eta guk Matxalen Ziarsolo kapitaina elkarrizketatu dugu egoera aztertzeko. Gainera, komentarista lanetan aritu da asteburuan eta zer den zailagoa galdetu diogu: jokatzea edo kantxan gertatzen dena aztertzea.

Loading player...
|2016/04/18
Eli Pinedo: "Kopako finalean euskal derbia izatea polita da eta kalitatea dagoela erakusten du"

Gaurko saioan Eli Pinedo elkarrizketatu dugu. Bera Berak Kopako bosgarren titulua eskuratu zuen Zuazo 17 eta 33 menderatuta. Beraz, euskal derbia izan genuen finalean eta egun historikoa izan zen gure eskubaloiarentzat. Emakumeen Birari ere tarte berezia eskaini diogu. Unai Zubeldia Berriako kazetaria bidelagun izan dugu analisia egiteko, eta Bira 11.postuan amaituta gure ordezkari onena izan den Ane Santesteban ere gurean izan da.

Loading player...
Orria 1/ 4