|2017/07/20 15:40
Euskal Herriko leizerik sakonena da "Illaminako Ateak"

Euskal Herriko urrazpia ezagutuko dugu uda honetan eta bidelagun izango dugu Oier Gorosabel espeleologoa. Gaur, Illaminako ateak aurkeztu dizkigu Gorosabelek. Larran kokatzen da,  Euskal Herria, Biarno eta Aragon artean alegia. Arlas, Ahüñemendi eta Hiru Erregeen mendien azpiko lurpeko eremu hau nazioartean ezaguna da. . Urtero, joan den 100 urtetik hona, mundu osoko espeleologoak biltzen gara bertan, ordutik hona etenik izan ez duen esplorazio eta aurkikuntza katean.

Loading player...
|2017/07/20 13:28
"Errenteriako Madalenak herritik herriarentzat egindako festak dira"

Errenterian Madalenak hastear dira, eta dena prest dute, hala esan digu Ion Collar kultur zinegotziak. Bereziak dira festak, pentsa, hiru txupinazorekin ematen diete festei hasiera, bada marka! Adin eta gustu guztientzako egitaraua prestatu dutela esan digu eta nabarmenenak laburbidu dizkigu.

Loading player...
|2017/07/20 13:23
"Hemos puesto en evidencia a Baltasar Garzón"

Ramón López es una de las cinco  personas detenidas y torturadas en la denominada ‘Operación Garzón’ de 1992 contra independentistas catalanes, que esta semana han recriminado al exmagistrado de la Audiencia Nacional española, Baltasar Garzón, que ha comparecido en el Parlament, e ignoró sus denuncias.

Loading player...
|2017/07/20 12:48
Errekaleorreko 17 emakume epailearen aurrean eraso sexistak salatzeagatik

Injuriak eta jazarpena leporatuta ostiralean 17 neskek pasa beharko dute epailearen aitzinetik, guztiak Errekaleorrekoak. Orain dela sei hilabete, Errekaleor auzoko emakume batek gizon baten aurkako lehenengo erasoak salatu zituen. Gizonaren etxe parera joan eta kazerolada bat egin zuten, honek baina polizia deitu eta salaketa jarri zuen epaitegietan. Auzipetutako Lore

Loading player...
|2017/07/20 12:31
"Gu prest gaude salerosketa tasak ordaintzeko, baina malgutasun batekin"

Donostiako Piratek argi gorria piztu dute Jaurlartizak tasa komertziala aplikatu nahi baitu kaian jartzen duten guneagatik. Festak ospatu aitzin arazoak izatearena ez da lehendabiziko aldia, joan den urtean baimenik gabe hasi zituzten muntaketa lanak. Piratak negoziatzeko prest daude, malgutasuna da eskatzen duten bakarra "muntaketa demuntaketa egunetan eta oholtza zein komunen zonaldean tasarik ez aplikatzea" da, hala azaldu digu Uxue Sandiago Piratak.

Loading player...
|2017/07/19 21:09
Donostiako Jazzaldian bai ala bai ikusi beharrekoak

Hemen da Donostiako 52. Jazzaldia, musika eta doinuz beteko dira hiriburuko kaleak. Eskaintza zabala da baina ezinezkoa denetara joatea. Horregatik Mikel Azpiroz musikariaren gomendioak gustoz entzun ditugu, bere ustetan, galdu ezinak diren kontzertuak zeintzuk diren erran digu. Besteak beste,  Herbie Hancock eta Berak ere kontzertua eskainiko du ZURIA bere azken lana oholtzaratuko du uztailaren 22an Kutxa Kultur Kluban.

Loading player...
|2017/07/19 14:50
“Arbaso” artisau garagardoak: pasioz eta pazientziaz landutako edabea

Igor Goiburu garagardogilearekin elkartu gara gaur Azpeitian duen lantokian. Duela 10 bat urte hasi zen “Arbaso” artisau garagardoa ekoizten Lakabeko herri autogestionatuan eta orduz geroztik, asko ikasi du garagardoaren munduaz, nahiz eta, ikasketa prozesua etengabea dela ere aitortu digun.

Loading player...
|2017/07/19 13:24
"Sustoa handia izan da, baina, ez da gertatu konpondu ezin den ezer"

Susto ederra hartu zuten atzo HatortxuRockeko muntaketan lanean ari diren lagunek. Ekaitzak gogor jo eta haizeak karpa eta hesiak hankazgora utzi zituen. Gogoratu behar da EHZ festibala bertan behera geratu dela aurten tenpestaren ondorioz, berriki. Lakuntzan horrelagorik ez da gertatu eta gogotsu daude auzolanean haizeak eragindakoak konpontzen. Egoeraren berri zian bezain azkar jende aunitz hurbildu da bertara esku bat botatzera.

Loading player...
|2017/07/19 12:31

Joan den urtean Euskal Herrian ekoiztutako garagardoak dastatu genituen eta aurten nazioartekoak probatuko ditugu. Oihan Larrañagak ekarriko dizkigu astero bi botila eta beharrezko azalpenak eman.  Aste honetan, garagardo belgiarrak ekarri dizigu, aditu lanetan jarri gara eta, hara, ozta ozta gainditu dute! Info7koak exigenteak gara nonbait.

Loading player...
|2017/07/18 17:26
"Gazteria osoa deituko dugu baraualdi honi amaiera ematera, masiboa izango da"

Baraualdiarekin jarraitzen dute Hiriburun lau gazteek #konponbidegosez lelopean euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko. Unai Arkauz da gazteetako bat esan nabarmendu du "ongi gaude, biziki ongi". Pozik ere egun hauetan izan dituzten bisitengatik, gehienek euskal preso politikoen berri badute, baina badago ere kuriositatez gunera hurbiltzen dena, eta haiei ere ematen dietela presoen egoeraren berri, eta bertan dagoen ziega erakutsita ezin sinetsi geratzen direla.

Loading player...
Orria 1/ 12