|2017/02/09
Joan nahi duzu Askapenako brigadetan?

Epea ireki da Askapenak antolatutako brigadetan parte hartzeko, www.askapena.org ataian izango duzu izena emateko aukera. Iraitz Gesalaga eta iaz Brasilen izan zen Haizea Solagurenbegaskoa gonbidatu ditugu gure estudiora. Aurten, eskaintza zabala da, berrikuntza nagusiena, bi brigada berri daudela, berrartu egin da Kubako brigada eta Bretañara lehen aldiz bidaiatuko da, zehazki ZAD gune autogestionatura.

Loading player...
|2017/02/09
Etxeko langileak: astean 60 ordutik gora eta askotan ezin atseden hartu

EAEko Etxeko Langileen erradiografia egin dugu Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko Lorea Uretarekin batera. Lanordu luzeak, zenbaitetan ezin atseden hartu edota ezin soldata osorik jaso. Egoera oso prekarioa da nahiz eta aurrerapauso batzuk eman direla aitortu digun, gehienak gaur egun Gizarte Segurantzan daude. Argi adierazi du, zaintza zerbitzu publikoak behar ditugula.

Loading player...
|2017/02/09
EITBn eguraldiak hartzen duen lekuaz titietaraino!

Astorroxa gure umore tartean eguraldiari begira jarri gaitu Onintza Enbeitak, zehazki esanda EITBn eguraldiak hartzen gehiegizko lekuaz nazkatuta agertu zaigu, "neguan elurra egitea eta udan bero egitea gauza anormaltzat jotzeraino" dio. Aktualitatearekin lotutako beste zenbait errealitate ixiltzeko taktika izango ote da?

Loading player...
|2017/02/09
KoopFabrika, jendearen ideia eta beharrak jarduera ekonomikora pasaz

Olatukoopeko lagunekin Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileari buruz abiatu dugun tartean gaur KooFabrika programa ezagutu dugu, Gipuzkoako Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean abian dena. Iker Eizagirre Hiritit At! elkarteko lagunak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2017/02/09
"Espetxea genero bereizkeria erreproduzitzeko makina bat da"

Otsailaren 11n Valladolideko espetxera martxa egingo du Bilgune Feministak. Dagoeneko 5 autobus bete dira. Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten eta hau izanen da lehen ekimena. 12 dira espetxe ezberdinetan bakartuta dauzkaten emakume preso politikoak. Valladolidekoan Nahikari Otaegi donostiarra dago. Espetxe horretako baldintzak bereziki kaxkarrak dira emakumeentzako,  “Zulo” deitzen duten modulu txiki batean daude guztiak pilatuta eta patiora apenas sartzen da eguzkia. Egoera gertutik ezagutzen duten Marina Sagastizabal eta Edurne Epelderekin hitz egin dugu. 

Loading player...
|2017/02/09
¿Y si hay un accidente en la central de Garoña?

Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea han sido los tertulianos de hoy, con ellos hemos hablado sobre la central nuclear de Garoña. "Nadie en su sano juicio abriría una central nuclear" , "hay que racionalizar el consumo eléctrico" o ¿a quién afectaría un accidente en Garoña? son unas de las ideas que se han mencionado en la tertulia.

Loading player...
|2017/02/09
Café y periódicos con Martin Garitano
Loading player...
|2017/02/08
Sagarrondo batekin lagundu lizeoa

Hazten gaitu, hazten dugu lelopean Baionako Bernat Etxepare lizeoaren aldeko kanpaina martxan da. Izan ere, lizeo berria egin behar dute orain artekoa txikia geratu zaielako eta horretarako, finantzake biltzen ari dira guraso, irakasle zein ikasle. Sagarrondo bat erosita egin daiteke ekarpena. Larunbat honetan, besteak beste, Tolosa eta Seguran aukera izango da.

Loading player...
|2017/02/08
"Elkarbizitza lantzeko leku bat izan da"

Kiskalita agertu zen larunbatean Zaldibiko Oiduegi mendizale borda, Enirio-Aralarko lur komunetan dagoena. Itxura guztien arabera su eman diotena. Borda hori kudeatzen duen Gailurrerantz mendi elkarteko Mikel Jauregirekin hitz egin dugu. Abeltzaina ere bada, eta Aralarko pisten auzia tentsio handiarekin bizitzen ari direla Zaldibin azaldu digu.

Loading player...
|2017/02/08
“Trantsizio energetikoa ez da nahikoa. Deshazkunde energetikoa ere bultzatu behar da”

Garoñako zentral nuklearraren inguruko erabakia hartzear du CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Azken uneko sorpresarik ez bada, argi berdea emango dio Kontseiluak Burgoseko zentralari. Ingurumari honetan, gaur “Zientzia eta kritika” atalean zentral nuklearren gaia hartu dugu hizpide Unai Pascual zientzialari eta ikerlariarekin.

Loading player...
Orria 227/ 429