|2017/09/15 13:45
"Nondik gatozen ahantzi gabe, proiektua sendotuko du Etxepare lizeo berriak"

"Proiektua sendotzearekin batera ez dugu ahantzi nahi nondik gatozen, lizeo zaharreko printzipio eta izaerak sendotu nahi ditugu" esan digu Bernart Etxepare lizeoko zuzendari Iban Thicoipek. Bihar egingo dute inaugazio ekitaldia, baina 300 ikasle hasiak dira kurtso berrian. Lanbide Heziketaren alorrean euskaraz ikasi ahal izango dela ere nabarmendu du Thicoipek.

Loading player...
|2017/09/14 17:46
Nola zenbatzen da manifestazio bateko partehartzea?

Atera kalkulagailua eta egin ditzagun gehiketa eta biderketak. Nola da posible batzuek 350.000 pertsona zenbatzea eta besteek 1.000.000. Horixe gertatu zen pasa den irailaren 11ko Diadan. Bada aldea, ezta? Nola kontatzen da manifestazio bateko partehartzea?  Interesatu egin gara gaian, eta gaur egun,  pilaketak zenbatzeko metodologietaz aritu gara ikertzen. GARAko kazetariekin, Iruñeko udal poliziarekin  eta Bartzelonako UABko estatistika irakasleekin hitz egin dugu.  Kalera ere atera gara herritarren iritziak biltzera, Euskal Herriko Bertso Txapelketa hastear baita. Gogoz al dago jendea? 

Loading player...
|2017/09/14 13:33
Kataluniako argazki eta irudi indartsuak

Diada egunean ateratako argazkiak ekarri dizkigu asteko argazkien atalera Gari Garaialde Bostokphotokeko kideak. Bilboko urtarrileko manifestazioko irudia gogora dakarren plano orokorreko Diadako argazkia, Carles Pugidemont presidentea ageri dena eta ezker independentistak iluntzean egiten duen mobilizazioko argazkiak ekarri dizkigu. Bakoitzak du beretik eta bakoitzak du esateko modu ezberdin bat.

Loading player...
|2017/09/14 13:24
Olatukoopen erronkak lanurte berrian

Olatukoopekin, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin egiten dugun tartean lanurte berrian dituzte erronken berri eman digu Mikel Valerok. Proiektu berriak martxan jartzea dute asmoa, baina barne eztabaidari ekingo diote jauzi kualitatiboa emateko antolaketan. Koopfabrika programa ere izango da aurten ekintzailetza eta irizpide kooperatiboa sustatze aldera. Mutualismoari ere eutsiko diote lanurte berrian.

Loading player...
|2017/09/14 13:13
Urte emankorra ari da izaten, babarrun asko, tomate eta piper ugari eta sagarrak zer esanik ez.

Lierni Elorzarekin azoketara gerturatu gara. Denek baieztatu dute baikor direla jasotzen ari diren uzta dela eta. Tomate kontserbak sekula baino gehiago eta hamar urtetan bildutakoa baino indaba gehiago batu da aurten, esan digu Elorzak. Bertako lehen onddoak ere agertu dira azoketan.

Loading player...
|2017/09/14 11:54
"La lucha de los derechos va a venir de los espacios autogestionados"

El Gazte Lokala de Deustu y el barrio Errekaleor están en alerta. El primero tiene con una amenaza de desalojo en su contra, y el segundo, de derribo. El alcalde Gorka Urtaran ha afirmado que el derribo es el único futuro del barrio autogestionado de Gasteiz. Irantzu Varela y Guillermo Paniagua han reflexionado en la tertulia sobre la situación y futuro de los lugares autogestionados de Euskal Herria. 

 
Loading player...
|2017/09/13 14:03
Munduan ikus daitekeen gelarik handiena du La Verna kobazuloak

Zuberoako Santa Graziko lurren azpian munduan bisitatu daitekeen gelarik handiena dago, La Verna izenekoa. Oier Gorosabel espeleologoak azpimarratu duenez, 194 metro altu eta 245 metro zabal da. Bertan egindako ikerketa bioespeleologikoa berritzaiea izan zen, lekuan bertan egin zutelako.

Loading player...
|2017/09/13 13:24
"Lehen ez zen inor joaten onddo bila"

Udazkena ate joka dugu eta horrekin batera perretxikoen sasoia. Ultzamak lotura zuzena du perretxikoekin. Iadanik hasi dira Parke Mikologikoan deiak jasotzen, Andaluzia edota Kataluniatik ere deitzen diete. "Txikia nintzenean ez zen inor aritzen perretxiko bila, eta begira!" esan digu Edurne Gerendiain Parke Mikologikoko kideak. 10 urte bete ditu parkeak eta 30 mila baimenetik gora saldu dira. Gehiegizko baliabide ustiapena saihestu, aprobetxamendu jasangarria sustatu eta ekonomia sortea dute helburu. Jardunaldiak antolatu dituzte urteurrenaren karietara.

Loading player...
|2017/09/12 14:15
"Denak ezberdinak gara eta eskerrak. Bizipoza lehentasuna!"

Derion Bizipozaren jaia antolatu du igande honetarako Bizipoza elkarteak. 30 bat elkartek osatzen dute Bizipoza. Izenak dioen bezala, bizipozarekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta euskararekin lotuta dago elkartea eta jaia bera. "Munduak guztiontzat behar duelako izan, hori bai, bizipoza lehentasuna!" Leire Elizegi Bizipoza elkarteko kudeatzailea, Ivan Uzkiano Pausoka elkarteko laguna eta Gure Señeak elkarteko Luisma Landaluzek festaren eta elkartearen gaineko xehetasunak eman dizkigute.

Loading player...
|2017/08/25 13:42
"Txupinera Askapeñakoa izateak lan bikoitza suposatzen du, baina ilusioa handia da"

Gaur Askapeña konpartsan erakunde internazionalistaren 30. urteurrena ospatuko dute, abestia egin duen La Jodederaren emanaldi eta guzti. Jhasna konpartsakideak Dignidad Y Justiciak euren kontra jarritako salaketaren berri ez dutela jaso oraindik argitu digu. "Hauek urtero zerbait atera behar dute eta ez badago ezer asmatu egiten dute" salatu du. Askapeñan dauden argazkiak Gernikan "faxismoak hildakoenak" direla argitu du eta hedabide batzuen "difamazioa" salatu.

Loading player...
Orria 2/ 113