|2017/01/12
¿Cómo definirías lo sucedido con el Tambor de Oro en Donostia?

Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Mikel Aramendi, Joseba Agirretxea e Iñaki Antiguedad han debatido en torno a la polémica suscitada en Donostia, con motivo de la concesión del Tambor de Oro a la periodista catalana Angels Barceló.

Loading player...
|2017/01/11
"Epe luzerako borroka da hau, guztion eskubideekin lotua eta erdian kapitalismoa duena"

Urte bat beteko da otsailan Ongi etorri errefuxiatuak plataformak martxan jarri zirela Euskal Herrian. Urte honetako balantzea eta Mikel eta Begoñaren ekintzak sortu duen giroa aztertu dugu Bizkaiko plataformako Itziar Fernandez eta Gasteizko Jose Masarekin.

Loading player...
|2017/01/11
"Posible da bertako ekoizpen handiagoa lortzea"

Abiatu da txotx denboraldi berria Astigarragan. Zapiain sagardotegian ireki du lehen kupela Eneko Atxa sukaldariak, lehen aldiz Euskal Sagardoa izendapena zeramana. Jatorri izen berriaz, aurrera begirako erronkez, eta gaur abiatu den denboraldiaz hitz egin dugu Oihana Gaincerain Zelaia sagardotegiko sagardogilearekin.

Loading player...
|2017/01/11
"Polemikatik erredikulu historikora pasa gara"

Hala hitz egin du gurean EH Bilduko zinegotzi Amaia Almirallek urrezko danborrarekin sortu den auziari lotuta. Azkenean ez da urrezko danborrarrik izango gaur goizeko plenoan babesik jaso ez duelako Angels Barceloren hautagaitzak. Oposizioa hasieratik aurka agertu da arrazoiekin. Errespetu falta jarri dute mahai gainean.

Loading player...
|2017/01/11
Suediako Zientzia Akademiak “Klima aldaketa eta generoa” uztartu dituen ikerketa plazaratu du

Asteazkenetako “Zientzia eta kritika” atalean klima aldaketa eta genero desberdintasuna izan ditu hizpide gaur Unai Pascualek, BC3 ikerketa zentroko zientzialariak

Loading player...
|2017/01/10
Erraustegia, borroka ekologistetan mugarri

Gipuzkoako Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiarekin lotuta bereziki auzitegietatik iritsi diren azken erabakiak aztertu ditugu tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Herri mobilizazioan ere jarri dugu begirada.

Loading player...
|2017/01/10
Chrisallys EH elkarteak kanpaina berria abiatu du haur transexualen errealitatea ezagutarazteko

Chrisallys EH elkarteari esker haur transexualen errealitatea ikusgarriagoa izango da egunotan hego Euskal Herriko hiri eta herrietan, besteak beste, autobus eta metro geltokietan haur transexualen errealitatea islatzen duten kartelak ikusi ahal izango direlako.

Loading player...
|2017/01/10
Mikel Zuluaga: “El objetivo era que los 8 refugiados vivieran libres en Euskal Herria”

Esta mañana, en Kalegorrian, hemos puesto el foco en una acción solidaria y desobediente que llegaba poco antes de terminar el pasado 2016 y que aquí, en Euskal Herria, ha servido para empezar el 2017 con una pizca más de esperanza. Hablamos de la acción desobediente llevada a cabo por Begoña Huarte y Mikel Zuluaga, que el pasado 28 de diciembre eran detenidos en Grecia cuando se disponían a acceder a un ferry con destino Italia en compañía de 8 refugiados que iban ocultos en una autocaravana.

Loading player...
|2017/01/09
Agurne Gaubeka: "Ez gara ohartzen ordutegien zabalpenak langileengan duen eraginaz"

Merkealdien sasoian sartuta, sindikatu, merkatari eta kontsumitzaile elkarteek salatu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ordutegien liberalizazioari ateak ireki izana. Horrek merkatari txikiek ordu gehiagoz zabaldu behar izateko ahalegin handiagoak egin beharra, eta ondorioz prekarizazio maila altuagoa dakarrela ohartarazi du LABeko Agurne Gaubekak. Deia ere egin die kontsumitzaileei arduraz joka dezaten.

Loading player...
|2017/01/09
2017a erraustegitik hurbilago ala urrunago?

Zer esana eman du Diputazioak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren proiektuak azken asteetan. Besteak beste, auzitegietatik bi erabaki iritsi dira. Bata, abenduaren 27an jakinarazitako lanen lizitazioa behin behinean bertan behera uztea eta bestea, 2013an Bilduren agintaldian erraustegia egitekoa kontratua eten izana bertan behera uzten duena. Gaia landu dugu orduko arduradunekin eta erraustegiaren aurkako mugimenduko kideekin.

Loading player...
Orria 111/ 178