Nazioak behar duen kabia da estatua. Estaturik ezean nazioek ezin dute bizi eta irauteko ere, nahiko lan. Baina, halere, askotan estatu batean nazioak ez dira kabitzen: Espainia lekuko. K2ra joan zen euskal espedizio batean parte hartzea egokitu zitzaidan duela urte batzuk. Han ikasi nuen, adibidez, gailurra eskuratzeko bide ezberdinak zeudela eta, hara kasualitatea!, ia denek handik ibilitako herritarren ezizena zeramatela. Adibidez, guk erabili behar genuena, arruntena, hego-mendebaldekoa, Abruzzo edo bide italiarra zen baina mendebaldeko ertzari bide japoniarra dei ohi zioten eta hegoaldekoari, berriz, ibilbide poloniarra.
Irakurriena