Bittor Abasolo|2018/07/03
Isun Berria Jaso Dut

Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ...  Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoak praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik... gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Polizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.

Loading player...
Bittor Abasolo|2018/05/08
Zipaioen alde, eskubide zibil eta politikoen alde

Denboratxoa pasa da ordutik. Baina ezin utzi ahanzturan galtzen iragan martxoan gure polizia autonomikoak izan zuen jarrera eredugarria.

Loading player...
Bittor Abasolo|2018/04/09
Altsasu

Astebete besterik ez da falta altsasuko gazteak epaituko dituen epaiketarako. Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak, SALBUESPENA! Hori da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera.

Loading player...
ELEAK|2018/03/05
Martxoak 8 zer?

Eskubide zibil eta politikoen defentsan hamaika izan dira emakumeek historian zehar aurrera eraman izan dituzten borrokak. Gizonok askotan ez dugu jakiten nola jokatu eta ezjakintasun horrek askotan ixilik hobeto gaudela erakusten digu. Hainbeste adibideren artean Estatu Espainoleko presidentea buru duen PPk martxoak 8ko grebaren inguruan esandakoak ekarri nahi ditut hona: “La huelga feminista rompe el modelo de sociedad occidental y enfrenta a mujeres y hombres”.

Loading player...