Maider Bazterra (irakasle interinoa Nafarroan): "Apartheid modukoa bizi dugu D ereduan gaudenok"

Maider Bazterra irakasle nafarrak hezkuntzan bi zerrenda egoteak suposatzen diena kontatu digu. Zerrenda bakarra exijitzen dute, horrek oposaketa bakarra egitea ekarriko bailuke eta funtzionamendurako askoz errazagoa litzateke. D ereduko irakasleak isolaturik daude Bazterraren esanetan: "Nik ezin dut aukeratu AG ereduko plaza bat. D ereduan gaudenok ez dute nahi beste zerrendan egotea". Ohartarazi du zerrenda bakarrak gainerako Estatuko hezkuntza sistemetan dagoela. Egungo sisteman euskarako titulua izatea ez da kontuan hartzen, bai ordea beste hizkuntzak. Bihar euskalgintzak manifestazioa deitu du zerrenda bakarraren alde eta hilaren 21ean egungo sistema legeztatzeko PSNk aurkeztu eta Ezkerrak babestearen kontra.

Audio_placeholder

Maider Bazterra (irakasle interinoa Nafarroan): "Apartheid modukoa bizi dugu D ereduan gaudenok"

Loading player...
video lista unica
video lista unica

.