Abarken galera nabari dute Ordiziako Azokan 100 urtetik gora daramaten Arana familiakoek

Zumarraga eta Urretxuko Santa Lutzi feriak itzala egin bazion ere, bada zer kontatua atzo Ordizian egin zen azokaz. Lierni Elortzak esan digunez, Arana familiak ehun urtetik gora daramatza abarkak saltzen Ordiziko azokan. Tamalez, abarka fabrikak itxi eta orain plastikoarekin nahasita hasi dira egiten eta baserritarrez janzterakoan mendiko zapatilak erabiltzen dituzte gehienek. Horretaz gain, Larsabi elkarteak astero ematen duen arkumearen prezioaren berri eman digu Elortzak. Lau euro bizirik pisatuta eta garestitzen hasiko dela aurreratu du.

Audio_placeholder

Abarken galera nabari dute Ordiziako Azokan 100 urtetik gora daramaten Arana familiakoek

Loading player...
Gomazko abarkak
Gomazko abarkak

.