"Parisekin negoziatzeko posizio indartsua du Korsikako Gobernuak"

Pasaden asteburuan Korsikan egindako hauteskunde erregionaletan Pè a Corsica koalizio abertzaleak bozken %56,5 erdietsi zuen. Koalizioak Kontseiluko 63 eserlekutik 41 lortu ditu. Orain gehiengoa izaki, aldarri eta lege ezberdinak indarrean jartzeko aukera izango dute Eguzki Urteaga EHUko soziologoak esan digunez.

Audio_placeholder

"Parisekin negoziatzeko posizio indartsua du Korsikako Gobernuak"

Loading player...
Gilles Simeoni et Jean-Guy Talamoni, les deux leaders de la coalition Pè a Corsica, lors du dépouillement. @RetPS
Gilles Simeoni et Jean-Guy Talamoni, les deux leaders de la coalition Pè a Corsica, lors du dépouillement. @RetPS

Koalizio nazionalista osatzen duten alderdien arteko Gobernu taldea egon da agintean orain arte, baina gutxiengoan gobernatu du. Orain, azken hauteskundeetako emaitzekin, gehiengoa lortuko du urtarrilean indarrean sartuko den erregio berrian. Bi departamentutan zegoen zatitua irla, eta bakarrean batuko da orain.

Lehen itzulian ezkerreko alderdi independentista bigarren itzulitik kanpo geratu zen, eta koalizio nazionalistak bozkak bereganatu ditu bigarren itzulian. Hiru aldarri nagusi zabaldu dituzte koalizio abertzaleko buruek kanpainan: preso kortsikarren amnistia; egungo frantses konstituzioan ezinezkoa den kortsikeraren koofizialtasuna; eta independentzia momentuz baztertuaz, autonomia estatutu berri bat.

Azken hamarkadetan Korsikan puri-purian egon den bigarren etxbizitzaren aferari mugak jartzeko neurriak ere mahai gainean dituzte. Frantziako goebrnua prest agertu da elkarrizketarako, aurrean edukiko duen Korsikako Goebrnua posizio indartsuan dagoela esan du Urteagak.