11.000 lagun Parisen Frantziako Gobernuari eskatzeko espetxe politika alda dezan

Hamaika mila pertsona elkartu dira gaur Parisen, Frantziako Gobernuari mezu bat helarazteko: #presoakOrain. Bake Artisauen deia erantzunez, Euskal Herriko herritar andana hurbildu da Frantziako hiriburura, baina aniztasun politikoko ordezkari eta eragileak ere. Euskal Herrian bakea lortzeko urrats bat gehiago eman dadin, frantziako Gobernuari eskatu zaio  espetxe politika aldatzea.

.