Zea Maysen ‘Erremixak’, asebetetako lana

20 urte bete ditu Zea Maysek eta aurten ere erakustoki propioa du Durangoko Azokan, prozesu osoaren burujabe izatearen ondorio. Aiora Renteria oso gustura agertu da erremix honetan euren kantu ezagunen bertsioekin. CD bikain honekin batera DVD bat ere kaleratu dute. Bilboko Kafe Antzokian emandako konzertuaren bideoa da, beste musikarien laguntza izan zuena. Baita, EOSekin kaleratutako hiru kantu ere. Batik bat, euren jarraitzaileekin egoteko aukerak betetzen du Renteria Durangoko Azokak. Gauza asko kontatzen dizkiete, Zea Maysen kantuek eurentzat suposatzen duena, nahiz eta askotan gauza dramatikoak izan.

Loading player...
|2017/12/06 16:50
Aiora_renteria
Zea Mayseko Aiora Renteria Info7n

.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK