Ritxi Aizpuru

Musikaren kontakizunak

Musikaren existentzia plano eta geruza askoren baitan dago. Zein da errelatoa? Nork idazten du errelatoa? Errelatoa edo kontakizuna askotarikoa da, geruzen planoen antzera, existentzia beraren modura. Musika garaikideaz hitz egingo bagenu, entzunaldiak kontaturik, rock-pop esparrua da gehien entzuten dena. Horrekin ez dut esan nahi musika guztia rock-pop terminoekin definitu behar denik.

Audio_placeholder

Musikaren kontakizunak

Loading player...
Talaiatik Ritxi Aizpuru
Talaiatik Ritxi Aizpuru

Rock-poparen kontakizunean esanahi desberdin asko egon daitezke, noski. Olatua hondartzan desegiten denean ziur gaude beste olatu bat etorriko dela, bat bestearen atzetik. Musikaren errelatoaren esanahia gizabanakoaren burutik desagertzen denean edo esanahia ez badago sustraituta oroimen kolektiboan, transmisioak etena du. Esanahiak zuen indarra ezerezean geratu daiteke.

Euskarak ez badu zeharo landuta transmisioaren mekanismoa, berak eta berari dagozkion kultura geruzek pot egiteko arriskua dute. Horregatik dugu ezinbestekoa gure kantuen kontakizuna. Nola gauzatu oroimen kolektiboan kantatzen segituko dugula orain dela urte asko abesten genituen kantuak? Urteroko lagunarteko afarirako Spotifyren bidez aukeratu genituen dantza egiteko abestiak. Kortatu "Sarri" abestiarekin edo Hertzainak urtero errepikatzen dira zerrendetan. Seme nerabeak buruz daki "Sarri" kalean edo udalekuetan entzunda. Ez dezala etenik eduki euskarazko musikaren kontakizunak! Ezta Durangoko Azokak, Ahotseneak eta alboko guztiak!