Alex Artzelus
Alex_artzelus
"Iparraldea badela dakitenentzat, Australia baino urrunago dagoela dirudi, abertzaletasun hankamotza da hori"

Sarri aipatzen badu ere, berriz ekarri du Hego Euskal Herriko herritarrek Ipar Euskal Herriarekiko duten errespetu faltaren salaketa Alex Artzelusek. Behin eta berriz horren adibideak ikusten baititu inguruan, eta hori arrazoitzeko pasadizo zenbait ere azaldu ditu.

Loading player...
2017/12/04 12:10

Aurten, Gasteizen bizi da. Ostegunetan Senpereko lagun batekin parrandara irteten denean, ingurune euskaldunetan "iparraldekoa" delako exotiko gisa tratatzen dutela zehaztu du. Baita, Lapurdiko kostaldea soilik ezagututa, barnekaldean euskara gutxi hitz egiten dutela ondorioztatzen dutela ere. Edonola ere, hegoaldekoek ezjakintasunagatik sortutako aurreiritziak dituztela iruditzen zaio, ezagutzeko interesa izateak deuseztuko lituzkeenak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK