Oihane Mikeo

Simetrian osatu

Harreman simetrikoetan beti dago norgehiagokan erortzeko arriskua. Pertsonei hala herrialdeei, lasaigarriago zaigu berdintasuna besteak baino pixka bat “berdinago” garen heinean, Orwelek zioen moduan. Joera honek argi azaltzen du “gorakada simetrikoa”, interakzio simetrikoek egonkortasuna galduta ematen dena, halaber pertsonen arteko liskarrak eta nazioen arteko gudak.

Audio_placeholder

Simetrian osatu

Loading player...
Talaiatik Oihane Mikeo
Talaiatik Oihane Mikeo

Bikote gatazketan ikus daiteke nola kide baten eta bestearen frustrazioek gora egiten duten, elkarri inposatuz eta erantzunez, arik eta geratu egiten diren arte; ahiturik gorputza eta gogoa, su-eten ezegonkor bat ezartzen da nahikoa indarberritu bitartean, orduan hasiko baita bigarren round bat.

Harreman simetrikoen gaitza Theodore Lidz psikiatrak zehaztasunez definitutako zisma dira: sistema erausten denean, oro har, kidearen izatea baztertu egin ohi da. Harreman simetriko sano batean partaide bakoitzak bestearen banakotasuna onartu egiten du, honek elkar errespetatzera daramatza eta errespetu horretan ustea edukitzera, norberatasuna indartuz.

Elkar baieztatze sano eta positibo hori aurki daiteke harreman osagarrietan ere. Osagarritasuna zurrun bilakatzen denean ordea, harremanaren gaitza oso bestelakoa izango da, axolagabekeriarik gordinenean eror daiteke. Ikuspuntu psikopatologikotik begiratuta latzagoak dira harreman simetrikoetan sortutako borrokak baino, elkarren izateari uko egiteraino helduz.

Zurrunki definituta dauden sistemetan edonolako aldaketak eragitea zeinen zail den aitortu beharra dago, non partaide bakoitzak nahiago izaten dituen “dagoeneko badauzkan gaitzak ezagutzeke geratzen zaizkionak baino”. Harreman toxiko batean harrapatuta dauden bikoteek zer landu badute: Harreman ildo simetriko eta osagarriek elkar egonkortuko dute, batetik bestera igaro eta homeostasi mekanismo bat eratuko dugu. Honek ondorio terapeutiko bat badu: jakitea aldaketa terapeutiko bat sustatzea posible dela, tratamenduan aurrera egin ahala osagarritasunari simetria atxikiz edota alderantziz.