23:00etan: Folk metala festa pagano batera ez dela mugatzen erakutsiko du Burdinola irratsaioak (aurrerapena)

Nazioarteko nobedadeen artean, Italiako Elvenking taldearen "Secrets of the Magick Grimoire" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Ne Obliviscaris, Eluveitie, Ensiferum eta Hamka banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Gipuzkoako Governors taldearen "Z.E.R.O." diskoa nabarmenduko dute, Berri Txarrak eta El Portal de Jade banden doinu berriekin batera. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!

Elvenking
Elvenking

.