Elena Jimenez

Neroni ni neu naizena hori bakarrik gorpuzten

Asko gustatu zait bertso hau. 

Maialen Lujanbiok Irunen, botatako bertsoari, hamaika buelta eman diezaiokegu. Askorako ematen du. Nik hemen buelta batzuk emango dizkiot. Nik ematen diodanez, nire modura … Gogoeta egiteko balio izan zait ...

Audio_placeholder

Neroni ni neu naizena hori bakarrik gorpuzten

Loading player...
talaiatik Elena Jimenez
talaiatik Elena Jimenez

Nere gerrira begira zaude  ez naiz uste zenuena …Zer uste zuen zela? Emakume?

Naiz, ez naiz … izaeraz ari gara. Garen sexuaz ari gara. Sexu-identitateaz ari gara. eta berriro ikusten dudana, modu batean edo bestean gero eta argiago, gure izaera ez dela eraikitzen genitaletatik, ez dagoela genitalei kateatuta. Halako errealitateak, erakusten digute ez garela antolatzen ari genitalei begira, hau da, ugalketa patroiari begira, izate horri, identitate horri begira baizik.

Nolabait sexu identitatea, sexualitatea, izaera, ezdago eraikia genitalen logikatik. Neri balio zaizkidan gauzekin osatzen  joaten da, barruekin bat egiten duenarekin...

Eta, gorputzeko atalak, erak, gauzak, moduak, jokaerak … gizon-emakume egingo ez balidate? Ni naizen emakume hori, izateko nire modu berezi hori, janzteko osagarriak baino ez balira izango?

 Eta, nire baitan ditudan ezaugarri guztiak,  nireak diren heinean, emakumeenak badira? Nire ile luzea emakumeen ilea da nirea delako, berdin nire zakila, emakumearena da nirea delako...

Ni emakumeen artean, nire burua emakume dudalako?

… zuk eman didazu forma …  eta zure aurrean nire formak izaera hartzen badute?

Ez ote da garaia, ugalketan eta genitalen unibertsoetako argietatik, ideietatik, ateratzeko,  eta gizon-emakume anitzen erreinura, sexuen, sexu-izaera anitzen, argietara sartzeko garaia? Posible ote da benetako gertaeren irakurketa zuzena, genital-pentsamendu parametrotik ateratzen ez bagara? Nola atera estereotipo horietatik, ezberdintasunak ulertzeko, jarraitzen badugu estutzen gaituen pentsamendu genitala erabiltzen? Gaixo, eznormala, ero... bilakatzen gaituen ugalketa eta genitalen paradigman jarraitzen badugu?

eta gogoeta egiten jarraitzeko webean link bat.El Ocaso de los genitales. Samu Diez Arrese 2014