Atzo, Nafarroako Justizia Auzitegian hasi zen sanferminetako bortxaketaren epaiketaz jardun dute Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrenak tertulian. Emakume izateagatik jasaten dituzten delituen kontakizunei sinesgarritasunik ez zaiela ematen salatu dute. Aldiz, sanferminetako kasuan bideoa dago froga gisa. Bestetik, emakume hori gizon talde horren biktima izateaz gain, gizartearen estigmatizazioa pairatu behar duela ohartarazi dute. Aldiz, herriak, eragileek eta erakundeek emandako erantzuna goraipatu dute.