Endika Alabort
Endikaalabort2
Zarata mediatikoa

Politika arloan, azken asteak oso nahasiak izaten ari dira. Edozein azterketak iraungitze data oso laburra du; hala adierazi zuen irrati bateko kazetari batek, barkamena eskatuz, orduz ordu informazio kontraesankorra ematen ari ziren eta.

Guztia Katalunia edo Espainiar Estatuko Gobernua da. Komunikabideen estaldura horretara dedikatzen ari dira %100ean. Berez, onartu behar dugu gertatzen ari dena oso garrantzitsua eta larria dela. Hala ere, beste gertakizun inportanteei buruz ezagutzea gatxa izaten ari da.

Loading player...
2017/11/03 12:10

155. artikulua onartu zen egun berean, guztion aurkako eraso antidemokratikoa dena, Espainiar Erresumako Senatuak CETA merkataritza akordioa onartu zuen. Bazirudien TTIP akordioa gelditu genuela, baina Kanadarekin antzeko akordioa azpitik sartu digute, zarata handirik gabe.

Europatik, beste berri txar bat datorkigu. Azken urteotan, Europar Banku Zentralak, zeharkako era batean, estatuen zor publikoa erosten ibili izan da. Horrela, herrialdeen zorra oso merke finantzatu dute eta, gure kasuan, Mariano Rajoyren gobernua lagundu. Baina datorren urtetik aurrera, diru iturri merke hau moztea adostu dute. Hots, 2018tik aurrera Estatuek diru gutxiago izango dute eta, honen ondorioz, murrizketak itzuliko direla. Honen efektu lazgarriak guztiok pairatuko ditugu.

Testuinguru honetan eragile sindikalek gure ekintzak zorroztu beharko ditugu. Alde batetik sektore publikoan, murrizketek gogorki jo dutena, erabiltzaileekin bat egitea ezinbestekoa da. Orain arte, istorioa “funtzionario alferren” aurkako eraso baten kontatu digute, argi utzi behar dugu  guztion aurkakoa erasoa dela. Gero eta zerbitzu publiko murritzagoak, gure eskubideak urratzea baita. Bestetik, sektore pribatuko gatazkak gizarteratu behar dugu, herritarrek eraso kolektibo bat baita uler dezaten.

Borroka ez da inoiz eten. Berriro azaleratu beharko dugu, eraso sistemiko bat baita, Kapitalaren erasoa, hainbeste zarata mediatiko artean ez galduz. Aizkorak zorrozteko garaia amaitzen ari da.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK