Zein zaila den batzuetan taldean elkartu eta eztabaidak ongi bideratzea ezta? Bada, guzti hori nola bideratu, planteamenduak nola egin, kudeatu eta komunikazioa kanalizatzeko kurtso bat hasiko da azaroan: Talde Prozesuen Bidelaguntza izena duena. Garoa Gartziandia da formakuntza emango duenetako bat. Talde prozesuetan bidelaguntza egitea helburuen errealizazio arin eta naturalerako ezinbestekoa dela esan digu Gartziandiak.