Nekane Txapartegi: “Torturaren gaia eta euskal gatazka Europaren bihotzean, Suitzan, ikustaraztea lortu dugu”

Suitzan bizi den Nekane Txapartegi asteasuarrarekin izan gara Kale Gorrian saioan. Irailaren 15ean irten zen espetxetik, Espainiako Entzutegi Nazionalak bere aurkako delitua preskribatuta zegoela ebatzi ostean. Aske da, baina alaba ez du ondoan, eta Euskal Herrira itzultzeko bermerik ez duela azaldu digu.

Audio_placeholder

Nekane Txapartegi: “Torturaren gaia eta euskal gatazka Europaren bihotzean, Suitzan, ikustaraztea lortu dugu”

Loading player...
Nekane Txapartegi
Nekane Txapartegi

Indartsu sumatu dugu, eta hain justu indarra nondik ateratzen duen galdetuta hauxe izan da bere erantzuna: “Indarra nire ideiek eta konpromisoak ematen didate. Borroka uztea galdu dugula onartzea da eta hori ez dut egingo”. Luze aritu gara berarekin, tartean argi esan digu “aitortza nahi dut, pertsonalki eta kolektiboki, Espainiak euskaldunon aurka erabili duen tortura sistematikoaz”