"Dekretuak aldatu arte, atzerri hizkuntzak euskara baino puntu gehiago ditu Nafarroan"

Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanoren arabera, UPNko Gobernuari emandako gomendio berbera eman dio Nafarroako Arartekoak oraingo Gobernuari: Oposizio-lehiaketetan eta lekualdatze lehiaketetan atzerriko hizkuntzak ez daitezela euskara baino gehiago baloratu.

Loading player...
|2017/10/13 12:15
Joseba_otano_villanueva
Joseba Otano Villanueva

Baina Otanok salatu du  euskarari buruzko foru dekretu berriarekin hori ez dela bermatzen. Euskararen Legeak euskarari ematen dion estatusa eta atzerriko hizkuntzek dutena ez delako berbera. Hain zuzen ere, euskararena horien gainetik dago, Legeak euskarari ematen dion aitorpena dela bide. Nafarroako Gobernuaren erantzuna izan da euskararen erabileraren inguruko dekretu berria laster onartuko duela, baina Otano mesfidati dago, eta behingoz difuntzio horiek konpontzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK