Gaur 23h: Gordintasunaren gozatzea posible dela uste du Burdinola heavy metal irratsaioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Greziako Septicflesh taldearen "Codex Omega" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Paradise Lost, Cradle Of Filth, The Lurking Fear eta Osserp banden berriena eskainiko dute

 

 

Burdinola
Burdinola

Herriko Burdina atalean, berriz, Nafarroako Damned Ritual taldearen "Roots of Evil" diskoa nabarmenduko dute, Hex eta Aeonic banden musikarekin batera. Azkenik, Metalzaleak tartean gonbidatu berri bat izango dute. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!