Alaia Martin "Ez nuen nahi Baigorrikoa esku frenoarekin egindako saioa izatea"

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia martxan da eta Alaia Martin oiartzuarra izan da lehendabiziko sailkatua 712 punturekin.  Gurekin izan dugu gaur Alaia Martin, pozik Baigorrin egindako lanarekin, lasai ikusi zuela bere burua. Zortziko handian eta hamarreko txikian egindako lanekin geratu da hasebeteen. Saioa gertutik jarraitu zuen Jon Garmendiarekin ere hitz egin dugu, saioaren inguruko zertzeladak eman dizkigu baita bertso nabarmengarrienak aipatu ere.

Audio_placeholder

Alaia Martin "Ez nuen nahi Baigorrikoa esku frenoarekin egindako saioa izatea"

Loading player...
Alaia Martinek eskuratu du puntu gehien Txapelketa Nagusiaren lehen saioan. (Bob EDME)
Alaia Martinek eskuratu du puntu gehien Txapelketa Nagusiaren lehen saioan. (Bob EDME)

Alaia Martinen gibeletik geratu dira Aimar Karrika, 651,5 punturekin; ondoren Beñat Ugartetxea, 631,5 punturekin; Ander Lizarralde, 627rekin; Mikel Artola, 620 punturekin; eta Xabi Maia, 598,5ekin.