Nola zenbatzen da manifestazio bateko partehartzea?

Atera kalkulagailua eta egin ditzagun gehiketa eta biderketak. Nola da posible batzuek 350.000 pertsona zenbatzea eta besteek 1.000.000. Horixe gertatu zen pasa den irailaren 11ko Diadan. Bada aldea, ezta? Nola kontatzen da manifestazio bateko partehartzea?  Interesatu egin gara gaian, eta gaur egun,  pilaketak zenbatzeko metodologietaz aritu gara ikertzen. GARAko kazetariekin, Iruñeko udal poliziarekin  eta Bartzelonako UABko estatistika irakasleekin hitz egin dugu.  Kalera ere atera gara herritarren iritziak biltzera, Euskal Herriko Bertso Txapelketa hastear baita. Gogoz al dago jendea? 

Audio_placeholder

Nola zenbatzen da manifestazio bateko partehartzea?

Loading player...
Iruñeko manifestazioa
Iruñeko manifestazioa

 Euskal Herrian aspalditik du GARA egunkariak zenbatzeko ohitura, eta beraien metodogia zein den jakin dugu. Iruñeko udal poliziarekin hitz egin dugu, bai, kostata, baina lortu dugu haien testigantza, eta harremanetan jarri gara ere Bartzelonako UABko estatistika departamentuarekin, martxan jarri baitute dela 7 urte kontaketa sistema. Eta hara, ohartugabean estreinatu dugu Info7 irratiko ikerketa gabinetea. 

Baina ez gara soilik zenbaki kontuetaz aritu. Bertsolaritzaz ere aritu gara, izan ere aste honetan aurkeztu dute Euskal Herriko Bertso Txapelketa. Baigorrin hasiko da txapelketa datorren irailaren 23an Baigorrin eta abenduaren 17an amaiatu, BECen. Gertatzen da lau urtetik behin modan jartzen direla bertsoak, eta kalean eta tabernetako solasdietan ez dagoela betzerik. Baina, gogoz al dago jendea 2017ko Euskal Herriko Bertso Txapelketarako? Kalera atera gara horixe galdetzeko asmoz, eta erantzunekin harrituta geratu gara.