"Lehen ez zen inor joaten onddo bila"

Udazkena ate joka dugu eta horrekin batera perretxikoen sasoia. Ultzamak lotura zuzena du perretxikoekin. Iadanik hasi dira Parke Mikologikoan deiak jasotzen, Andaluzia edota Kataluniatik ere deitzen diete. "Txikia nintzenean ez zen inor aritzen perretxiko bila, eta begira!" esan digu Edurne Gerendiain Parke Mikologikoko kideak. 10 urte bete ditu parkeak eta 30 mila baimenetik gora saldu dira. Gehiegizko baliabide ustiapena saihestu, aprobetxamendu jasangarria sustatu eta ekonomia sortea dute helburu. Jardunaldiak antolatu dituzte urteurrenaren karietara.

Audio_placeholder

"Lehen ez zen inor joaten onddo bila"

Loading player...
onddoak
onddoak

.