"Frankismoaren inpunitatearen aurrean erakunde publikoek askoz gehiago egin beharko lukete"

Duela 80 urte frankistek egin zituzten gehiegikeri eta krimenak azaleratzeko tartean, Gasteiz jo dugu. Memoria Gasteizko Lander Garciak salatu duenez, "inpunitate eredu batean gaude, trantsizioan ezarritako diseinu estrategikoa. Euskal Herrian pedagogia badago jendartean, baina erakundeek askoz gehiago egin dezakete". Tokiko epaitegietara erakunde eta eragileek jotzea izango dute jomuga, Iruñeko udalaren ereduari jarraiki. Gasteizen diseinatutako frankismoaren mapan Santa Isabel hilerrian izandako fisulaketak aipatu ditu, edota La Paz kalean egon zen kartzela. Kartzelan horretan preso politiko asko izan ziren, bertatik atera zituzte Azazetan hil zituztenak. "Eliza katolikoak izan zuen pisua ere aipatu behar da ezinbestean" esan du Garciak.

Audio_placeholder

"Frankismoaren inpunitatearen aurrean erakunde publikoek askoz gehiago egin beharko lukete"

Loading player...
Acto en recuerdo de los represaliados en Santa Isabel, celebrado en 2010. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Acto en recuerdo de los represaliados en Santa Isabel, celebrado en 2010. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

.