"Tafallako festetara etortzen bazarete egun osoa zehar disfrutatuko duzue"

Tafallako festak abuztuaren 14an hasi eta 20an bukatuko dira. Haizea Lizarbe Kultur zinegotziarekin hitz egiteko aukera izan dugu. ANFASek botako du Txupinazoa eta oso pozik daudela kontatu digu "duela bi astetik ensaiatzen ari da Asier" esan digu barre artean. Asierrek piztuko baitu suziria. Programari dagokionez nabarmendu du du "programa polita geratu zaigu, ez dago ordu bat ere zerbait ez dagoena" esan du.

Audio_placeholder

"Tafallako festetara etortzen bazarete egun osoa zehar disfrutatuko duzue"

Loading player...
Tafallako Festak
Tafallako Festak

Berrikuntzei dagokionez Lizarbek aurreratu digu abuztuaren 16an apostu berria egingo dutela eta orkestra jarri ordez, zirku ikuskizun bat egonen dela.