"Harri, herri eta mito" Perurena gidari itzulia eman dugu Peru Harritik

Gaurkoan Leitzaraino etorri gara, mendi-artera, eta zehazkiago esatearren Gorrittenea baserriraino. Akaso, horrela esanda gehientsuenek ez duzue ezagutuko, baina Euskal Herriko harri-jasotzailerik ospatsuenaren baserria da hau, Iñaki Perurenarena. Eta honaino etorri gara, Peru-Harri museoa irrati-bidez erakusi nahi genizuelako. Iritsi eta berehala bisitariak bistaratzen duena ikusgarria da, edo hobe esanda, harrigarria.

|2017/08/04 16:21
Peru-harri
Peru Harri

Harrijasotzaile erraldoia adibidez, 8 metro luze dena eta 40 tonako pisua duena edo baserrian egokitu duten museoan topatu ditzakegun irudiak, historiak eta batez ere, harriak. Harria da protagonista hemen. Harria eta gaur gure alboan izan dugun Iñaki Perurena.