"Poz handia hartu dugu baina baita lasaitasuna ere"

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizilean lehiatuko aurten Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia filma. "Poz handia hartu dugu baina baita lasaitua ere" aitortu du Garañok gurean. Izan ere, Loreakek, aurreko filmak, lortutako arraskasta eta gero, aunitzek ziurtzat jotzen zuten baitzuten Handia urrezko maskorra irabazteko lehiatuko zela.

Loading player...
|2017/08/01 17:30
Arregi-garano
Aitor Arregi eta Jon Garaño, ‘Handia’ filmaren zuzendariak. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Altzoko Migel Joakin Eleizegi Ateagak 2 metro eta 42 zentrimetro zituen gariera. Garaiko (1818-1861)  gizonik altuena zen. Erraldoia izateak emango zizkion pozak eta tristurak, baina, mundua ezagutu zuen horri esker. 

Fikzioa edo erreala, filmak zer ote duen gehiago galdetuta Jon Garañok azaldu du, hain zuen, horrekin jolastu nahi izan dutela "Migel Joakin Eleizegi pertsona jaio eta mito hil zen" eta gehitu  Altzoko Handiaren inguruan gutxi dagoela  idatzita eta idatzita dagoenaren artean, gauza batzuk, sinesteko zailak direla eta beraiek ere horrekin jolastu dutela.

Donostiako Zinemaldian sail ofizialean lehiatu eta gero urriaren 20an estreinatuko da Handia zine aretoetan.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK