Iberiar penintsulan su egurrarekin berotuta lortzen zuten gatzaga bakarra zen Leintz Gatzagakoa

Erromatarren garaikoak dira gatzaren ekoizpenari buruzko lehen erreferentziak. Historian zehar gatza egiteko erabili diren tresneriak eta eraikinak ikus ditzazkegu Dorletaren magalean dauden eraikinetan. "Nafarroako erresumaren gatzagetako bat izan zen” kontatu digu Aitor Larrañagak, Gatzaren Museoko arduradunak.

Loading player...
|2017/08/01 15:19
Gatza5
Gatzategia (oinatz aizpuru)

1974ean ekoitzi zen azken aldiz gatza modu industrialean, elikagaiak mantentzeko gatzaren menpekotasunik ez izateak eta itsasoko gatzaren ekoizpenak ekarri zuen itxiera. Etorkizuneko erronka museotik ekoizpenera jauzi egitea dute, gourmet gatza ekoiztu eta berarekin egiten diren produktu ezberdinak merkaturatzea.