Irratitik oholtzara salto egingo du Mirari Mariarenak bere umore bakarrizketarekin

Mirari Martiarenak umorerik ez duela falta aspalditik badakigu, bestela, entzun azken denboraldian Zebrabidean saioan egiten duen Mirarikeria tartea. Baina beste urrats bat eman eta igande honetan oholtza gainera igoko da bere lehen bakarrizketa estreinatzeko. Non eta bere herrian, Oiartzunen, Iturriotz auzoko festetan. Igandean gaueko 22:30tan.

Audio_placeholder

Irratitik oholtzara salto egingo du Mirari Mariarenak bere umore bakarrizketarekin

Loading player...
Mirari Martiarena
Mirari Martiarena

Bakarrizketa zeri buruz izango den galdetuta, esan digu kontatuko dituen gauzak  bere bizipenetatik abiatutakoak izango direla "baina denek ditugu miseria igualak" baina "beti umorez" noski. Oiartzunera hurbiltzeko aukerarik ez baduzue, lasai egon, abuztuaren 15ean Gaztelun izango baita Mirari Martiarena bere bakarrizketarekin.