"Igerilekuetako grebarekin jarraituko dugu gure lan baldintzak hobetu arte"

Uztailaren 31ra arte luzatuko da Gasteizko udal igerilekuetako greba Ibon Corres sorosleak argi esan duen bezala "luzatzeko prest gaude gure eskariak bete arte". Lan baldintza duinagoak eskatzen dizkiote patronalari, gaur, osteguna, elkartu da Udaletxea sindikatuekin eta Patronalarekin. Atzo ez ziren bilerara agertu ez  Aieteko ez Disport Eki, beraiek dira igerileku gehien kudeatzen dituzten enpresak.

Audio_placeholder

"Igerilekuetako grebarekin jarraituko dugu gure lan baldintzak hobetu arte"

Loading player...
Sorosleak greba
Sorosleak greba

2015ean amaitu zen lan hitzarmena, hitzarmenean sartzen dira , zaintzaileak, sokorristak, erizainak eta monitoreak. Zaintzaleek 6,22 euroko soladata dute orduko. Hala ere, langile guztien lan baldintzak hobetzeko greba da egiten ari direna. Besteak beste monitoreei desplazamenduak ordaintzea, sorosleei guardiak edota zaintzaileen soldata igotzea.

Ibon Corresek nabarmendu du herritarrengatik jasotzen ari diren elkartasuna "oso ilusionatuak gaude" esan du gurean "eta gauza pila bat antolatzen ari gara". Gaur igerileku alternatiboak antolatu dituzten Mendizorrozan, atzo bizikleta martxa,  eta eguerdiro, Plaza Berrian, kontzentrazioa egiten dute.