Aurten Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa Zuberoa eta Bizkaiatik pasako da

Uztailaren 29an abiatuko da Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Txumai Iturriarekin hitz egin dugu gaur eta nobedadeen artean aurreratu digu, aurten, ibilbidea bitan banatuta egonen dela. Nafarroa Beherean eta Zuberoan egingo ditu lehen lau egunak, eta Bizkaia mendebaldean, gainerakoak. "Badira eskualde batzuk ahaztu egiten direla sarri, eta lur horiek lotu nahi izan ditugu. Inguru horietan ere lana badago egiteko" esan du gurean Iturriak. Selekzioaren aldarrikapena egiteaz gain, parajeaz gozatu eta tokian tokiko problematikak ere ezagutuko dituzte.

Loading player...
|2017/07/27 13:32
Euskalselekzioa
Euskal Selekzioaren aldeko martxa

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lanketaz galdetuta, Txumai Iturriak aipatu digu gazti gozoa dela egoera. Martxan Euskal Selekzioaren aldarrikapena egiteaz gain, tokian toki, bertako problematika zein den ezagutzeko aprobetxatuko dute. Informazio gehiago hemen.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK