Errekaleorreko 17 emakume epailearen aurrean eraso sexistak salatzeagatik

Injuriak eta jazarpena leporatuta ostiralean 17 neskek pasa beharko dute epailearen aitzinetik, guztiak Errekaleorrekoak. Orain dela sei hilabete, Errekaleor auzoko emakume batek gizon baten aurkako lehenengo erasoak salatu zituen. Gizonaren etxe parera joan eta kazerolada bat egin zuten, honek baina polizia deitu eta salaketa jarri zuen epaitegietan. Auzipetutako Lore

Audio_placeholder

Errekaleorreko 17 emakume epailearen aurrean eraso sexistak salatzeagatik

Loading player...
ERrekaleor Feministak
ERrekaleor Feministak

Lorek azaldu digu, gizonezkoa, Errelaleorreko kidea izaki, protokolo feminista jarri zutela martxan, ez behin, baizik bitan, baina ezinezkoa izan zela prozesua aurrera eramatea. Gainera ikusita gertatutakoa ez zela kasu isolatu bat eta beste 3 neska erasotuak izan zirela, eta kokilduko ez zirela erakusteko, haren etxe parean protesta bat egitea erabaki zutela.

17 neskek epailearen aurretik pasa behar dute bihar, baina ez da hori martxan dagoen epaiketa bakarra. Beste bi epaiketa daude martxan, horietako bat, errekaleorreko emakume erasotuak jarritako salaketaren harira.