Onintza Enbeitak: “Lasai hamabostean berriro eguzkia irtengo da!”

Pasa den uztailaren 6an, Iruñetik zuzenean egindako irratsaio berezian, gonbidatu ugari izan genituen eta horietako baten bisita bereziki eskertu genuen. Korrika eta presaka, baina saioari amaiera ezin hobea emateko garaiz iritsi zen Onintza Enbeita Nabarreria Plazan genuen estudiora. Hauxe duzue Enbeitak kantutu zigun bertsoa:

Audio_placeholder

Onintza Enbeitak: “Lasai hamabostean berriro eguzkia irtengo da!”

Loading player...
Onintza Enbeita
Onintza Enbeita

“Txupinazoa bota berritan

aurretik dago denbora.

Beldurrik gabe galdu dezagun

aste betean ganora.

Ta desfasatu behar duenak

egin beza hortik gora.

Lasai hamabostean berriro

eguzkia irtengo da”.