Napoka Iria: "Euskal Herrian daukagun gauza ederrenetako bat gaztetxeen sarea da"

Badoa Napoka Iria, 12 urteko bidea, maketa bat, bi disko eta 11 kolaborazio utzita. Uztailaren 7an azken kontzertua eskeiniko dute Miren Narbaiza eta Ander Mujikak. Etena egin zuten duela bi urte, eta azkenean fase bat itxi eta taldearen ibilbideari amaiera jartzea erabaki dute. Bitartean, sortzen jarraitzen dute, Mirenek, bakarlari gisa, Mice lana urte amaieran kaleratzea espero du. Ander, berriz, Anarirekin dabil, baita Javier Muguruzarekin ere. Gaztetxeen balioa azpimarratu dute biek: “Euskal Herrian daukagun gauza ederrenetako bat gaztetxeen sarea da, opari bat da”.

Audio_placeholder

Napoka Iria: "Euskal Herrian daukagun gauza ederrenetako bat gaztetxeen sarea da"

Loading player...
Ander Mujika eta Miren Narbaiza
Ander Mujika eta Miren Narbaiza

.