Koldo Zarate
Koldo_zarate
"EHEko bazkidetza merezi duen ekarpena da Euskal Herri euskaldunari ateak irekitzeko"

Herri mugimenduak normalean autofinantziazioari esker aurrera egiten duenez, EHE Euskal Herrian Euskarazek abian jarritako finantziazio adar guztiak eraginkortzeko asmoaren berri ekarri du Koldo Zaratek.

Loading player...
2017/06/27 11:18

Diru laguntzen bidea ez jorratzeko erabakia hartu dute, menpekotasunak saiheste aldera. Aspaldiko partez, bazkide kanpaina jarri dute martxan. EHErentzat bazkideen ekarpena berebiziko bultzada da, Zarateren hitzetan, eta ekarpen ekonomikotik harago, bazkideak bidelagun izatea ere nahi dute.